XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratoi disidenteren bat aurkitzen omen zuten ahalegin guztietan.

Behin, gogoak horrela emanda, arratoi errebelatu guztiak kaja batean sartu eta Skinner-i bidali zizkioten pakete dotore batean bilduta.

Aspaldi honetako euskaldunek, diferentziaren errebindikapen hori zekarkioten gogora, eta ez zuen haienganako sinpatia ezkutatu nahi.

Bigarren motiboa, irakasle garaietatik atera zitzaion.

Sukaldaritza eskola batean erlijioa eman behar izan zuen gogoz kontra, eta hark erantzun gogor bat merezi omen zuen.

Euskal Sukaldaritza Berriaren gorabeherak zirela eta, Xixario eta Joxe Manuel ezagutu geroztik, Euskal Herrirako irrikiak jota omen zebilen.

Are gehiago, elkarte astronomiko edo gastronomikoen berri izan eta gero.

Alde kontsidera zezakeen beste zerbait ere bazuen encore.

Egokiera xelebre batekin lotuta zetorkion, eta gertatu zitzaionean, apenas zekien euskaldunik existitzen zuenik ere.

Atzera begira, belarriak zera esaten zion; lilura lurrun haiek euskara eta Euskal Herriarekin zer ikusirik bazutela.

Nire aurren arrazoia, (eman nuena bederen), aski kulturala atera zitzaidan.

Laberintoa, enigma, mandala eta laburua, nahikoak izan zitezkeen, minotauroa eta zentauroa alde batera utzi gabe, baina bigarren aitzakia bati ere heldu nion.

Ertamerikako Durangon banuen - ikaskide jator bat eta oraindik ere ez ditugu harremanak galdu.

Urtero elkartzen ginen udan, eta ingles apur baten truke, hari ikasi nion dakidan espainiera urria.

Aireplanu bat sekuestratu behar zuela esaten zidan behin eta berriro.

Ez nion ezer sinisten, baina korrientea jarraitu behar izaten zitzaion.

Urtea bete eta hurrengo udan elkartzekotan ginen, baina ez zen azaldu.

Egun batean, konferentzia eskatu eta bere etxera deitu nion (...).